Skip to main content

Full text of "Claude Gueux"

See other formats


ataramine 

E U S K A L ERREPRESALIATU POLITIKOEN 
LITERATURA KOADERNOAK 



EG I LEA: 
Victor Hugo 

ITZULTZAILEA: 

Zorion Zamakola Ibaibarriaga 

AZALEKO IRUDIAREN EGILEA: 
Joseba Arregi Erostarbe 

ARGITALETXEA: 
Ataramifie 2007 



3 COPYLEFT 

Publikazio hau copyleft erakoa da. Beraz, bere edu- 
kiak zabaldu, aipatu eta hitzez hitz kopiatu daitezke, 
osorik zein zatika, edozein medio erabiliz eta edo- 
zein helburu lortzeko, ohar hau mantentzen eta 
jatorria aipatzen den bitartean. 



LEGE GORDAILUA. DEP SITO LEGAL D POT LEGAL 



Claude 
Gueux 



VICTOR HUGO 




ataramine 

E U S K A L [RREPRESAL1ATU POLITIKOEN 
L I T E R A 7 U R A KOADERNOAK 



urkibidea 



7 Claude Gueux Be aten abadian euskaratua 
Angel Zelaieta 

I I Aitzin-solasa 



17 Victor Hugo 

Besancon, 1802 - Paris, 1885 



23 Claude Gueux 



itzaurrea 



7 



Claude Gueux Benaten abadian euskaratua 

Lehen aldiz (2004an?) Clairvaux-ko (Champagne- 
Frantzia) gartzelara Zorion Zamakolagana joan gine- 
nean, bertora hurbildu ahala, Forges de Saint 
Bernard, Ancienne Abbaye de Saint Bernard, 
Fraternit Saint Bernard bezalako deiak irakur- 



tzen genituen. Serore-etxean ostatu hartzean, bai 
galdetu ere ea zein zen Saint Bernard hori. Hauek 
Abayye de Clairvaux et ses granges Cisterciennes era- 
kustean.Virginie Bianchi, Directeur adjoint du centre 
p nitentiaire de Clairvaux andereak idatziriko 
D«une cellule kautre: naissance de la prison de 
Clairvaux honek adierazi zidan Clairvaux gaztela- 
niaz Claraval dela (euskaraz Haraneder?), Frantziako 
Iraultzak, abadia zahar honez jaubetu eta, gartzela 
bihurtu zuela, Victor Hugoren Claude Gueux (1834) 
izenburuko narrazioa gehien bat berton gertatzen 
dela 

Virginie honen lantxoaren buruan, ezezagun zitzai- 
dan Claude Gueux honetako esaldi hauxe dakar: 
Clairvaux, abbaye dont on a fait un bastille, cellulle 
don a fait un cabanon, autel don a fait un pilori . 



(Zorionen itzulpena: Clairvaux, gotorleku bihurtu 
dugun abadia, leotz bihurtu dugun gela, urkamendi 
bihurtu dugun aldarea ). 

Eskuratu Hugoren testua eta Zorioni helarazi nahi 
izan nion diskete bidez. Gartzelakoek, baina, erreki- 
satu egin zioten Victor Hugo frantses loria naziona- 
laren sormen literarioa! Bialdu paperezkoa, Zorio- 
nek atoan euskaraz jarri eta orain Atarami ek argi- 
taratzen dizu: atsegin izango zaizu! 



Angel Zelaieta 



9 



itzin 



Clairvaux, gotorleku bihurtu dugun abadia, leotz bihur- 
tu dugun gela, urkamendi bihurtu dugun aldarea. 
Horrela deskribatzen digu Victor Hugok aurrean 
duzun liburuaren hasieran Clairvaux-ko espetxe 
zentrala. Izan ere, Zorionek eta Angel Zelaietak jaki- 
naren gainean azaltzen diguten moduan, Clairvaux 
XI. mendeko abade-etxe zahar bat baizik ez delako. 



Hurbiltzen zara Clairvaux herrira, Frantzia erdialde- 
ko paraje galduetan kokatua, paradisu terrenal an- 
tzeko lurzati lasaiean. Frantziako ohiko etxetzarede- 
rrez inguratua, herrixka tabernabakarreko horietako 
batean bidean eskuinera egin eta han non azaltzen 
den Clairvaux-ko abadia zaharra begietara, ederta- 
sunez eta dotoreziaz beterik. Murru sendoek, antzi- 
na kanpokoengandik babesten zutenek barrukoen- 
gandik babesten omen dute orain, abadia Frantziako 
segurtasun bereziko espetxe nagusienetakoa bihur- 
turik. Abadia izatetik, gotorleku izatera; abadeentza- 
ko gelak gordetzetik, ziega-zuloak ezkutatzera; alda- 
rea gurtzetik, urkamendia gurtzera. Hori izan zen 
eraldaketa. Aurrerapenaz hitz eg/ten dugunean, horre- 
ia uiertzen dute eta gauzatzen dute baten batzuek, 
Hugoren beraren hitzetan. 

Hugok, 1 834.ean idatzitako liburu honetan, Claude 
Gueux pertsonaia aurkezten digu, adimen onekoa, 
bihotz onekoa, zalantza barik. Baina patuak hain txar- 
to egindako gizartean jarri du, ezen azkenean lapurre- 
tan egin baitu. Gzarteak hain txarto egindako espe- 
txean sartu du, non azkenean hil egin baitu. XIX. men- 
dean benetan bizi izandako pertsona izan zen 



Claude, baina asmakuntza ere izan zitekeen, beste 
hainbat eta hainbat paria errealen fikziozko ordezka- 
ri bihurturik. Istorioan kontatzen zaigun moduan, 
Claude Gueux gose da, lanik ez dauka, eta lapurtu 
egiten du. Eta gogor kondenatu ondoren espetxera 
bidaltzen dute. Bestetzuek, nonahi, ibaiak kutsatzen 
dituzte iharduera industrial basatiarekin; airea kutsa- 
tzen dute kapitalismoaren hats nardagarriarekin; 
gerra zibilak eta genozidioak aurrera eramaten 
dituzte baliabide naturalak xurgatze asmo soilagatik; 
arma atomikoak probatzen dituzte; herriak zanpatu 
eta erreprimitzen dituzte harropuzkeriaz. Eta kalean 
dira. Zoritxarrez, gaur egun ere espetxeak Claude 
Gueux-ez beterik daude eta, Victor Hugoren libu- 
ruan legez, klase sozial baxuenetakoak eta baliabide 
urrikoak izaten jarraitzen dute. 

Errepublikazale amorratu bihurturik eta injustizia 
sozialen aurkari heriotza egunerarte, Victor Hugok 
garaiko egoera sozial zein politikoaren salaketa 
gogorrak egin zituen idatzi zituen liburu ugaritan. 
Horren adibide dira bere Les Miserables obra ezagu- 
na, eta baita eskuetan duzun Claude Gueux ere. 
Artean Frantzian indarrean zegoen heriotza zigorra- 



ren aurkako argumentu literario bihurturik Claude 
Gueux liburuan heriotza zigorraren salaketa garbia 
egiten digu Hugok Truman Capotek eta bestetzuek 
askoz beranduago jarraitutako bidearen mugarri. 
Claude pertsonaiaren bizitza eredutzat harturik, 
Frantziako XIX. mendeko egoera sozial, politiko eta 
judizialaren salaketa egiten du, duda izpirik erakutsi 
gabe. Clairvaux-ko espetxea liburuaren kokagune 
nagusi bihurturik garaiko espetxeen eta sistema 
penal zein penitentziarioaren kritika zorrotza luza- 
tzen digu. 

Egun 5 euskal preso politiko daude Claude Gueux- 
ek behinola zapaldutako Clairvaux-ko espetxe zen- 
tralean. Bost euskal presok zeharkatzen dituzte kar- 
tzela bihurtutako abadia zaharraren korridoreak, 
jasaten dituzte M. D. modernoen zitalkeria patologi- 
koak. Kalean zirenean bostok zuten jatekorik lanik 
ere akaso. Baina sorterria zen jatekorik gabe zutena, 
elikatu ezinean. Demokrazia eta zuzenbidezko esta- 
tuaren munstrotzarrak itota. Eta askatasun gose 
ziren. Eta lapurtu egin zuten: itxaropena lapurtu 



zuten; etorkizuna lapurtu zuten, eskuzabaltasunez 
lapurtu ere. Eta gogor kondenatu eta espetxeratu 
zituzten. 

Ez omen dute ulertzen nolatan Euskal Herriak, men- 
dez mende, zapalkuntza saiakera oro eta etengabe- 
en gainetik, artean bizirik dirauen. Ez omen dute 
ulertzen nolatan herri oso bat borrokatzen den 
bere eskubideen eta askatasunaren aide. Baina erra- 
za duk motel: horrexegatik, hain zuzen ere. 

Ataramine 2007 

15 




Victor Hugo 

Besan on (Frantzia) 1 802 - Paris, I 885 



XIX. mendeko Frantziar idazlerik ezagunena, erro- 
mantizismoaren aitzindaritzat hartua izan zen Victor 
Hugo. Umea zelarik bi urte igaro zituen Madrilen 
(181 Itik I8l2ra), aita, jeneral napoleondarra izaki, 
Madrilen kargua betetzen ari zelako. Orduan ezagu- 
tu zuen lehenengo aldiz Euskal Herria, 9 bat urte 
zituela. Hugo-ren amak, hiru semeekin senarrarekin 
elkar-tzekotan zela, hilabete inguru eman zuen 
Baionan, konboi baten zain. Hor izan zuen Victor 
mutikoak Euskal Herriarekiko lehenengo hartu- 
emana. 

Obra hagitz mardula da eta konplexutasun handikoa 
sortu zuen, edukiz zein pentsamoldez. Lan ugari eta 
oso genera ezberdinetakoak idatzi zituen: nobelak, 
poesia, antzezlanak — bai prosan nola bertsotan- dis- 
kur-tso politikoak eta korrespondentzia ugari. Bere 
lehenengo liburua Askotariko oda eta poemak 1822. 
urtean argitaratu zuen, 20 urte zituela. Ondoren 
etorriko ziren Frantziako literaturaren maisulan bila- 
katuko ziren bere lanik ezagunenak Hernani (1 830), 
herri gipuzkoarra protagonistaren izentzat harturik; 
Parisko Andre Maria (1831, Erein 1997); Les 
Miserables ( 1 862); Lhomme qui rit ( 1 869) eta beste. 



1843. urtean bidaia bat hasi zuen mendebaldeko 
Pirinioetara. Bordelen hasitako bidaiak Baiona, 
Miarritze, Pasaia, Lezo, Iru ea, Pau, Cauterets, 
Gavarnie eta Luz Ardiden-en izan zuen jarraipena 1 . 
Liburu honetan Euskal Herriko deskribapen eta 
pasadizo ugari eskaintzen ditu. 

Pentsamolde sakon eta konplexuko gizona izan zen. 
Gaztaroan erregezale amorratua, bilakaera handia 
izan zuen bere pentsaeran. Demokraziaren onuraz 
sinestuta, I848an II Errepublika aldarrikatu zuen 
iraultzan parte hartu eta Errepublikaren presidente 
Luis Napoleon-i babesa eman zion. 1 85 I .ean, ordea, 
Luis Bonaparteren estatu kolpea salatu eta 
Frantziatik ihes egin behar izan zuen. Napoleon III- 
aren gobernua erori eta III. Errepublika aldarrikatu 
zen arte ( 1 870) erbestean eman zituen 20 urte luze. 
Urte luze horietan idatzi zuen, besteren artean, bere 
Les Miserables obra ezaguna, non klase sozial xume- 
enen egoera salatu zuen. 1971. urtean, Belgikatik 
kanporatua izan zen Paristik ihes egindako komune- 
roei babesa eskaintzearren. Bere heriotza eguna 
arte, ideia liberal eta errepublikarrak defendatu 
zituen. Erreformista eta katoliko sinestuna funtsean, 



gizartea aldatu nahi zuen, ez gizartea eraldatu, ordea. 
Hala eta guztiz ere, ezberdintasun sozialen sistema 
sutsuki eta etenik gabe salatu zuen. 

Victor Hugoren hileta-segizioan milioi bat pertsonak 
baino gehiagok parte hartu omen zuen Parisko kale- 
etan. Testamentuan dirutza utzi zuen behartsuen 
artean banatu zezaten. 



20 



(I) Bidaia honetako bizipen eta pentsamenduak Alpeak eta Pirinioak liburuan jaso 
zituen 1843. urtean. Liburu honen zati baten euskarazko itzulpena (Euskal 
Herriaren dagokion zatia, hain zuzen ere) Koldo Izagirreren eskutik irakur daiteke: 
Victor Hugo, Idi Orgaren Karranka. Euskal Herrian gaindi, I 843, Elkar argitaletxea. 
Donostia. 2002. 



Claude 
Gueux 



Orain dela zazpi edo zortzi urte Claude Gueux 1 ize- 
neko gizon bat, langile xehea bera, bizi zen Parisen. 
Ohaide zuen neska bat bazeukan alboan, eta baita 
neska honen haur bat ere. Gauzak diren horretan esa- 
ten ditut eta irakurlearen esku utzi moralitateak jaso 
ditzan, gertakizunak bidean kokatzen zaizkion neu- 
rrian. Behargin fina zen, iaioa, argia, heziketak oso 
txarto eta naturak oso ondo tratatua, irakurtzen jakin 
ez eta pentsatzen bazekiena. Negu batean lana eskasa 
izan zen. Surik eta ogirik ez zeukaten txabolan. 
Gizona, neskatxa eta haurra gose ziren. Gizonak ostu 
egin zuen. Ez dakit zer ostu zuen, ez dakit non ostu 
zuen. Dakidana da, lapurreta honen emaitza hiru 
egunetarako ogia eta sua izan zirela emaztearentzat 
eta haurrarentzat, eta bost urterako kartzela-aldia 
gizonarentzat. 

(I) Claude Gueux benetako pertsonaia da, baina ez Victor Hugok agertzen duen 
langile zintzo hutsa. I 804.eko maiatzaren I 8an jaio zen Chassainen (C te-d«Or). 
Hamalau urterekin lehenengoz egon zen espetxean garagar zaku bat lapurtzeaga- 
tik. Gero urte pare batez Marseilla aldean marinel ibili ei zen eta I 82 1 ean Parisera 
abiatu zen. 1 82 1 ean jaiotako eskualdera itzuli zen. 1 822an lapurreta bat egotzi eta 
bost urteko espetxe-zigorrera kondenatu zuten Clairvaux-ko espetxe zentralean 
sartuz. I 826an Delacelle zaintzaile buru berria iritsi zen bertara, eta orduan eza- 
gutu zuten elkar Delacellek eta Gueuxek. Zigorra amaitzeko hilabete falta zitzaio- 
nean, matxinada bat zela eta hilketa-saioa egotzi zioten, eta beste sei hilabetera 
zigortu. Irten eta ia berehala zaldi bat lapurtzea leporatu eta beste zortzi urteko 
kartzela-zigorra ezarri zioten, berriro ere Clairvaux-n. Clairvaux-ko zuzendariare- 
kin hiru hilabeteko barealdia hitzartua zuela (espetxean ez dira borren arraroak 
zuzendaritzaren eta preso indartsuen arteko itun ez-idatziak), hilabete eskasera, 
Delacelle hil zuen. Esan behar da Delacelle zaintzaile-burua gorrotatua zela espe- 
txean, eta alaitasunezko oihuz hartu zutela presoek hilketaren berria. 
[Itzultzailearen oharra; aurrerantzean I.Q], 



Gizona Clairvaux-ko espetxe zentralera 2 eroan zuten 
bere denbora ematera. Clairvaux, gotorleku bihurtu 
dugun abadia, leotz bihurtu dugun gela, urkamendi 
bihurtu dugun aldarea. Aurrerapenaz hitz egiten 
dugunean, horrela ulertzen dute eta gauzatzen dute 
baten batzuek. Horra hor gure hitz horren azpian 
ipintzen dutena. 

Jarrai dezagun. 

Hara helduta, gauerako leotz batean ipini zuten, eta 
egunerako tailer batean. Ez dut tailerra gaitzesten. 

Claude Gueux, langile zintzoa lehen, lapurra aurre- 
rantzean, itxura duin eta isilekoa zen. Bekoki zuzena 
zeukan -dagoeneko zimurtuta baina gaztea oraindik-, 
ile urdin batzuk motots beltzetan zehar barreiatuta, 
begi goxo eta tinkoa ondo landutako bekainpean 
indarrez inkatua, sudurzuloak zabalik, kokotsa aurre- 
rantz, erdeinuzko ezpaina. Begitarte ederrekoa zen. 
Gizarteak berarekin zer egin duen ikusiko dugu. 



(2) Frantzian, espetxe zentralak (Maison Centrale) zigorrak betetzeko espetxeak 
dira (behin behineko espetxe-aldia Maison d«Arr t direlakoetan egiten da). [I.O.]. 



Hitz laburrekoa zen, keinu ugariagokoa, non-nondik 
larderia zeriona eta obediarazten zekiena, aldarte 
pentsakorra, samindua baino, serioa. Alta, samin 
ugari jasandakoa zen. 

Claude Gueux itxita zeukaten gordelekuan tailer- 
zuzendari bat zegoen, espetxeak berezkoa duen fun- 
tzionario mota, zaintzailearena eta merkatariarena 
bietarik batera duena, aldi berean langileari eskaera 
eta presoari mehatxua egiten diona, eskutan lanabesa 
eta hanketan katea ipintzen dizuna. Zuzendari hori, 
zehazki, mota horren azpi-mota batekoa zen, gizon 
motza, zapaltzailea, bere ideiei jarraitzen ziena, bere 
agintepean uhala labur gordetzen zuena; bestalde, 
egokitzen zenean, lagun atsegina, bizizale ona, alaia 
ere bai eta umorez trufatzen zekiena; tinkoa baino, 
gogorra; ez zuen inorekin arrazoitzen, ezta bere 
buruarekin ere; aita ona, senar ona ziurrenik -baina 
hori bertutea baino betebeharra da-; hitz batean, ez 
gaiztoa, txarra baino. Malgutasunik eta dardararik ez 
duten gizon horietakoa zen, molekula hilez osatua; 
ideia baten talkari, sentimendu baten ukituari oihar- 
tzun egingo ez diona, haserrealdi izoztuak eta gorro- 
to beltza dituen horietakoa, emoziorik gabeko odo- 



laldiduna, berotu gabe su hartzen dutenetakoa, gori- 
tzeko ezintasun hutsekoa, maiz egurraren parekoa 
dela esango genukeena; mutur batetik sua jario eta 
beste muturrean hotz dirautenetakoa. Gizon honen 
izaeraren ardatza, goitik behera zeharkatzen zuena, 
tema zen. Tematia izateaz harro zegoen, eta 
Napoleonekin alderatzen zuen bere burua. Ilusio 
optikoa baino ez da, jende asko tronpatzen da-eta: 
urrunetik, erabakitasuna delakoan hartzen dute tema 
eta izarra delakoan kandela. Hartara, gizon honek 
bere erabakitasuna deitzen zuena zentzugabekeria 
bati lotzen zionean, burua tente sasi guztiak zeharka- 
tuz aurrera jarraitzen zuen zentzugabekeriaren azken 
muturreraino. Adimenik gabeko burugogorkeria, 
lelokeria astakeriaren muturrari lotzearen parekoa da, 
berau luzatuz. Eta urrunera iristen da. Oro har, gure 
parean hondamendi publiko edo pribatu bat gainbe- 
heran etorri denean, lurrean dautzan hondakinen 
bidez nola eraiki den aztertzen badugu, ia beti aurki- 
tzen dugu bere buruarengan konfidantza zeukan eta 
bere burua miresten zuen gizon erdipurdiko eta 
burugogor batek itsukeriaz altxatu duela. Munduan 
zehar ugariak dira beren burua zorionekotzat duten 
zorigaitz txiki burugogor horietakoak. 



Hona hemen, bada, Clairvaux-ko espetxeko tailerre- 
tako zuzendaria zena. Hona hemen zerez eginda 
zegoen presoak egunero-egunero kolpatuz txinpartak 
aterarazteko gizarteak erabiltzen zuen suharria. 

Holako suharriek halako harriei ateratzen dizkien 
txinpartak sarri suteak eragiten ditu. 

Esana dugu Clairvaux-ra heldu ostean, Claude 
Gueux tailer batean zenbakitu eta eginbehar bati lotu 
zutela. Tailerreko zuzendariak harrera egin zion, lan- 
gile fina zela jabetu eta ondo tratatu zuen. 
Dirudienez, egun batean, aldarte onez zegoela eta 
Claude Gueux oso goibel zegoela ikusirik, beti bere 
emaztea zeritzonarengan pentsatzen, zuzendariak 
kontatu egin zion, alaitasunez eta denbora emate 
aldera, eta kontsolatzekotan ere bai, neska gaixoa 
prostituta bihurtua zela. Claudek, hotzik, haurraren 
berri galdetu zuen. Zuzendariak ez zekien. 

Aste batzuen buruan, Claude espetxeko giroari ego- 
kitu zitzaion; itxuraz ez zuen jada ezertan gogoeta- 
tzen. Berezkoa zuen baretasun zorrotz bat nagusitu 
zitzaion. 



Gutxi gora behera garai berean, Claudek itzal nabar- 
mena eskuratu zuen bere kide guztien artean. Hitzik 
gabeko hitzarmenen baten bidez, eta inork zergatia 
jakin gabe, ezta berorrek ere, gizon guzdek berenga- 
na jotzen zuten aholku eske, entzun egiten zioten, 
miretsi egiten zuten eta baita imitatu ere, mirespena- 
ren maila gorena dena, hain zuzen. Ez zen meritu 
makala berez menderakaitzak ziren izaki guzti horiek 
obeditzea. Itzal hau pentsatu gabe etorri zitzaion. 
Begiei zerien soaren eragina zen. Gizakiaren begia, 
buruan darabiltzan pentsaerak islatzen diren leihoa 
da. 

Sar ezazue ideiak dituen gizon bat ideiarik ez duten 
gizonen artean. Epe baten buruan, eta erakarpen lege 
saihestezin baten ondorioz, gogo ilun guztiak apalta- 
sunez eta mirespenez gogo argitsuaren inguruan gra- 
bitatzen egongo dira. Badira burdina diren gizonak 
eta badira imana diren gizonak. Claude imana zen. 

Hala bada, hiru hilabete baino lehen, Claude tailerre- 
ko arima, lege eta ordenu bihurtua zen. Orratz guz- 
tiek bere erlojuaren borobilean egiten zuten bira. 
Berak ere erregea ala presoa ote zen zalantza izan 



behar zuen. Kardinalekin gatibu zen aita-saindu 
baten antzekoa zen. 

Eta maila guztietan ematen den erreakzio natural 
baten ondorioz, presoek maite bazuten kartzelariek 
gorrotatu egiten zuten. Beti da horrela. Ospea ez 
dator inoiz areriotasunik gabe. Esklabuen maitasu- 
nak beti dakar nagusien gorrotoa. 

Claude Gueux jatun handia zen. Bere organismoaren 
berezitasuna zen hori. Urdaila eginda zeukan bezala, 
bi gizon arrunten eguneroko janak ia ez zuen bete- 
tzen bere eguna. De Cotadilla jaunak ere halako 
gosea zeukan, eta barre egiten zuen; baina Espainiako 
handia eta bostehun mila ardiren jabea den duke 
batentzat barre egiteko motiboa dena, zama da langi- 
learentzat, eta zoritxarra presoarentzat. 

Claude Gueuxek, bere sabaian aske zenean, egun 
osoan lan egin, lau libratako ogia irabazi eta jan egi- 
ten zuen. Claude Gueuxek, kartzelan, egun osoan lan 
egin eta bere ahaleginaren ordain gisa libra eta erdi 
ogi eta lau ontza okela jasotzen zituen, beti berdin. 
Anoa errukigabea zen. Eta ondorioz Claude gose izan 
ohi zen Clairvaux-ko espetxean. 



Goseak zegoen, eta horixe zen dena. Ez zuen horretaz 
hitz egiten. Horrelakoa zen. 

Egun batean Claudek, bere jateko eskasa jan berri, 
lanari berrekina zion, gosea lanaren bidez ezkutatuko 
zuelakoan. Gainerako presoek alai ziharduten jaten. 
Gizon gazte bat, zurbila, zuria, ahula, bere ondoan 
jarri zen. Eskuan bere anoa zeukan, oraindik ukitu 
gabea, eta aizto bat. Han geratu zen, zutik, Clauden 
ondoan, hitz egin nahi eta ausartzen ez zen itxuraz. 
Gizon honek, eta beronen ogiak, eta beronen okelak, 
traba egiten zioten Clauderi. 

-Zer nahi duk? -esan zuen tupustean azkenean. 

-Mesede bat egin diezadaan -esan zuen lotsakor gizon 
gazteak. 

-Zer? -berrekin zion Claudek. 

-Hau jaten lagun diezadaan. Larregi zeukaat. 



Negar anpulu batek zeharkatu zuen Clauden begi 
harroa. Aiztoa hartu, gizon gaztearen anoa bi zati ber- 
dinetan banatu, bat hartu, eta jaten hasi zen. 

-Eskerrik asko -esan zuen gizon gazteak-. Nahi 
baduk, honela elkar banatuko diagu egunero. 

-Nola deitzen haiz? -esan zuen Claude Gueuxek. 

-Albin. 

-Zergatik hago hemen? -berrekin zion Claude 
Gueuxek. 

-Ostu egin diat. 

-Eta nik ere bai -esan zuen Claudek. 

Eta honela banatu zuten egunero. Claude Gueuxek 
hogeita hamasei urte zeuzkan, baina batzuetan berro- 
geita hamar zirudien, hain zen zorrotza bere ohiko 
gogoa. Albinek hogei urte zeuzkan, eta hamazazpi 
zituela esan liteke, hainbestekoa zen lapur honen 
begiradari zerion xalotasuna. Bi gizonen artean 



laguntasun hurkoa sortu zen, aita eta semearen arte- 
ko laguntasuna, bi anaien artekoa baino. Albin ia 
umea zen oraindik, Claude ia zaharra zen zegoeneko. 
Tailer berean egiten zuten lan, giltzarri beraren 
azpian lo, ibiltoki berdinean paseatu, ogi bera hagin- 
katu. Bietarik bakoitza unibertsoa zen bestearentzat. 
Zoriontsuak zirela dirudi. Lehenago hitz egin dugu 
tailerretako zuzendariaz. Gizon honek -presoek 
gorrotatua-, sarritan, obedi ziezaioten, Claude 
Gueuxengana jo behar izaten zuen, berau maitatua 
baitzen. Benin baino gehiagotan, matxinada edo lis- 
karren bat galaraztekotan, Claude Gueuxen titulurik 
gabeko aginteak zuzendariaren aginte ofizialari 
lagundu zion. Hainbesteraino, non presoei eutsi ahal 
izateko, Clauden hamar hitzek hamar jendarmek 
baino gehiago balio baitzuten. Claudek askotan eta 
askotan lagundu zion honela zuzendariari. Eta, harta- 
ra, zuzendariak gogoz gorrotatzen zuen. Lapurraz 
jeloskor zegoen. Bihotz sakonean gorroto sekretu, 
jeloskor, gupidagabea zion Clauderi, legezko nagu- 
siak berezko nagusiari dion gorrotoa, aldi baterako 
botereak botere espiritualari diona. 



Gorroto horiek dira txarrenak. 



Claudek asko maite zuen Albin, eta ez zuen zuzenda- 
riarengan pentsatzen. 

Egun batean, goizez, giltzazainek presoak binaka 
logelatik tailerrera eramaten zihardutela, zaintzaile 
batek Clauden ondoan zegoen Albini deitu, eta 
zuzendariak ikusi egin nahi zuela esan zion. 

-Zer nahi ditek hirekin? -esan zuen Claudek. 

-Ez zekiat -esan zuen Albinek. 

Zaintzaileak Albin eraman zuen. 

Goiza joan zen eta Albin ez zen itzuli tailerrera. 
Bazkalordua heldu zenean, Claudek Albin ibiltokian 
aurkituko zuela pentsatu zuen. Baina Albin ez zego- 
en ibiltokian. Presoak tailerrera itzuli zirenean, Albin 
ez zen agertu tailerrean. Eguna honela joan zen. 
Arratsaldean, presoak logelara eraman zituztenean, 
Claudek begiradaz Albin bilatu zuen, eta ez zuen 
ikusi. Une horretan asko sofritu zuela dirudi, inoiz ez 
bezala zaintzaile bati zuzendu zitzaiolako. 



- Albin gaixorik dago? -esan zuen. 

- Ez -erantzun zuen zaintzaileak. 

- Non dago ba -berrekin zuen Claudek-, gaur ez da 
agertu-eta? 

-Ah -esan zuen zaintzaileak ardura gabean-, beste 
modulu batera eraman dutelako duk. 

Geroago lekuko gisa agertu zirenek, gertakizun hauei 
buruz aipatu zuten zaintzailearen erantzun honen 
aurrean Clauden eskuak, kandela piztuta zeramanak, 
dardara txiki bat egin zuela. Lasaitasunez berrekin 
zion: 

-Nork eman du hori agindu hori? 
Zaintzaileak erantzun zuen: 
-M.D.k. 

Tailerretako zuzendaria M.D. deitzen zen. 



Biharamuna bezperaren pare joan zen, Albin gabe. 



Arratsaldean, lanak amaitzeko tenorean, zuzendariak, 
M.D.k, ohiko itzulia egin zuen tailerretik. Claudek 
urrunetik ikusi bezain laster artile lodiko txapela 
kendu, Clairvaux-ko uniforme tristea den soineko 
griseko botoiak lotu -ezaguna baita espetxeetan 
botoiak errespetuz ondo lotuta dituen jantziak on 
egiten duela nagusien aurrean-, eta txapela eskutan 
jarlekuaren aurrean tente geratu zen, zuzendaria 
pasatu zain. Zuzendaria pasatu egin zen. 

-Jauna! -esan zuen Claudek. Zuzendaria gelditu eta 
erdizka itzuli zen. 

-Jauna -berrekin zion Claudek-, egia da Albin modu- 
luz aldatua izan dela? 

-Bai -erantzun zuen zuzendariak. 

-Jauna -segitu zuen Claudek-, bizi ahal izateko Albin 
behar dut. -Eta erantsi zuen: -Badakizu hemengo 
anoarekin ez daukadala jateko nahikoa eta Albinek 
bere ogia nirekin banatzen zuela. 

-Bere kontua zuan -esan zuen zuzendariak. 



-Jauna, ez dago modurik Albin nire modulu berean 
jartzeko? 

-Ezinezkoa duk. Erabakia hartuta dagok. 

-Nork harm du? 

-Neuk. 

-D. jauna -berrekin zion Claudek-, niretzat bizi edo 
hilezkoa da, eta hori zure eskutan dago. 

-Nik ez diat sekula neure erabakietan atzera egiten. 

-Jauna, ezer egin dizut? 

-Ez, ezer ez. 

-Orduan, zergatik banatzen nauzu Albinengandik? 

-Horrexegatik -esan zuen zuzendariak. 

Azalpen hau emanda, zuzendariak aurrera egin zuen. 



Claudek burua makurtu zuen eta ez zuen erantzun. 
Txakur laguna kendu dioten lehoi kaiolaratu gaixoa! 

Esan beharra dugu banaketa honek eragindako sami- 
nak ez zuela inolaz baretu presoaren gosea, ia gaixo- 
tasunezkoa. Izan ere, itxuraz ez zen nabarmeneko 
ezer aldatu berarengan. Ez zuen Albini buruz inore- 
kin hitz egin. Atsedenaldietan ibiltokian bakarrik 
ibiltzen zen, eta goseak zegoen. Besterik ez. 

Alabama, ondo ezagutzen zutenek, bere aurpegian 
egunez egun tinkotzen ari zen zerbait ilun eta goibe- 
la igarri zioten. Gainerakoan, inoiz baino goxoagoa 
zen. 

Baten batzuek anoa berarekin elkar banatu nahi izan 
zuten, baina berak irribarrez uko egin zuen. 

Zuzendariak eman zion azalpenaren ondoren, arra- 
tsero, bere gisako gizon serio batengan harrigarria zen 
gauza zoro bat egiten zuen. Zuzendariak, ordu bere- 
an ohiko itzulia egiten ari zela, Clauden lantokiaren 
aurretik pasatzen zenean, Claudek begiak altxatu eta 
tinkotasunez begiratzen zion, eta gero larritasunez eta 



amorruz betetako tonuan, erregua zein mehatxua 
biltzen zuen tonuan, soilik honako bi hitzok zuzen- 
tzen zizkion: "Eta Albin?' Zuzendariak ez entzunare- 
na egiten zuen edo sorbaldak altxatuz urruntzen zen. 
Gizona oker zegoen sorbaldak altxatzen zituenean, 
ikuskizun arraro hauen ikusle guztientzat agerikoa 
baitzen Claude Gueuxek bere baitan zer edo zer egi- 
teko erabakia hartua zuena. Kartzela osoa larri zego- 
en, erabakitasunaren eta irmotasunaren arteko borro- 
karen emaitza zein izango ote zen zain. 

Claudek behin batean zuzendariari honakoa esan 
ziola egiaztatu izan da: 

-Aizu, jauna, itzul iezadazu nire laguna. Ondo egin- 
go duzu, zaude ziur. Gogoan izan hau esan dizudala. 

Beste batean, igande batean, ibiltokian, hard baten 
gainean eserita, ukalondoak belaunen gainean eta 
bekokia eskuartean, jarrera berdinean ordu batzuk 
zeramatzala, Paillette kondenatua hurbildu eta hona- 
koa esan zion barreka: 

-Zertan demontre diharduk, Claude? 



Claudek buru zorrotza altxatu eta esan zuen: 
-Norbait epaitzen ari nauk. 

Azkenean, arratsalde batean, 1831ko urriaren 25ean, 
zuzendaria itzulia egiten ari zela, Claudek pasillo 
batean aurkitu zuen erloju baten beira hautsi zuen 
oinpean harrabotsez. Zuzendariak zarata hori nondik 
zetorren galdetu zuen. 

-Ez da ezer -esan zuen Claudek-, neu naiz. Zuzendari 
jauna, itzul iezadazu nire laguna. 

40 

-Ezinezkoa -esan zuen nagusiak. 

-Beharrezkoa da, ordea -esan zuen Claudek ahots 
apal eta tinkoaz; eta, zuzendariari aurrez aurre begira- 
tuz, erantsi zuen: -Hausnar ezazu. Gaur urriaren 25a 
da. Azaroaren 4a bitarteko epea emango dizut. 

Zaintzaile batek Claudek mehatxatu egin zuela ohar- 
tarazi zuen M.D., eta zigor ziegarako auzia zela hori. 



-Ez, zigor ziegarik ez -esan zuen zuzendariak erdei- 
nuzko irribarreaz-, jende honekin onak izan behar 
dugu! 

Biharamunean, gainerako presoak ibiltokiaren beste 
muturrean zegoen sail eguzkitsuan higitzen ari ziren 
artean, Claude bakarrik eta pentsakor zebilela, Pernot 
kondenatua hurbildu zitzaion. 

-Eta, Claude, zertan pentsatzen duk? Goibel dirudik. 

-Beldur nauk -esan zuen Claudek-, ea ez ote zaion las- 
ter zoritxarrik gertatuko M.D. on horri. 

Bederatzi egun oso dago urriaren 25etik azaroaren 
4ra. Claudek ez zuen bakar bat ere joaten utzi zuzen- 
dariari Albinen desagertzeak gero eta egoera latzago- 
an jartzen zuela serioski esan gabe. Zuzendariak, 
gogaituta, zigor ziegan hogeita lau orduko zigorra 
ezarri zion, erreguak aginduaren itxura handiegia 
zuelako. Horixe da Claudek lortu zuen guztia. 

Heldu zen azaroaren 4a. Egun horretan, M.D.ren 
erabakiak bere lagunarengandik banatu zuen egune- 



tik ikusi ez zitzaion aurpegi bareaz altxatu zen 
Claude. Jaiki zenean, ohearen oinetan zegoen ohol 
zurizko kutxa antzeko bat miatu zuen, bertan gorde- 
tzen baitzituen bere txikikeriak, eta jostunen artaziak 
atera zituen bertatik. 

L'Emileren i ale osagabe batekin batera, maite izan 
zuen emakumearengandik, bere umearen amaren- 
gandik, garai bateko sendiaren zoriontasunetik gera- 
tzen zitzaion bakarra zen. Clauderi askorako balio ez 
zioten gauzak: artaziak emakume batentzat baino ez 
ziren aproposak, eta liburua ikasia zen norbaitentzat 
baino ez. Claudek ez zekien josten, ezta irakurtzen 
ere. 

Neguan ibiltokiaren funtzioa betetzen duen kalostra- 
pe zahar orbandu eta karez zuritua zeharkatzen zuen 
unean, leiho bateko barrote handiei begira zegoen 
Ferrari kondenatuari hurbildu zitzaion. Claudek 
eskuan artazi txikiak zituen, eta Ferrariri erakutsi ziz- 
kion esanez: "Gaur gauean barrote horiek artazi 
hauekin moztuko ditiat". 



(3) L'Emile Rousseau-ren liburu bat da, hiritar izango den ume baten hezkuntzaz 
hausnartzen duena: jaiotzean gizakia ez da ezer heziketak dena egiten du. Bistakoa 
da Victor Hugok liburu hau aipatzea ez dela kasualitatea. [I.Q], 



Ferrari, sinesgaitz, barreka hasi zen, eta Claude ere 
bai. 



Goiz horretan, ohi baino sutsuago egin zuen lan; 
sekula ez zuen hainbeste eta hain ondo egin. Bressier 
jaunak, Troyeseko burges zintzo batek, aurretiaz 
ordaindua zion lastozko kapela goizean bertan amai- 
tzeko asmo nabarmena erakutsi zuen. 

Eguerdia baino lehentxeago, aitzakia bat argudiatu 
zuen eta beheko solairuan, justu berak lan egiten 
zuen solairuaren azpian, zegoen aroztegira jaitsi zen. 
Han, beste lekuetan bezala, Claude maitatua zen, 
baina gutxitan sartzen zen bertara. Halatan: "To! 
Hona hemen Claude!". 

Inguratu egin zuten. Festatu egin zuten. Claudek 
begirada bizkorra luzatu zion gelari. Zaintzaile bakar 
bat ez. 

-Nork utzi ahal zidak aizkora bat? -esan zuen. 
-Zertarako? -galdetu zioten. Zera erantzun zuen: 



-Gaur arratsaldean tailerreko zuzendaria hiltzeko 
duk. 

Aizkora batzuk eman zizkioten aukeran. Txikiena 
hartu zuen, zorrotz-zorrotza; praketan ezkutatu eta 
irten egin zen. Hogeita zazpi preso zeuden bertan. Ez 
zien eskatu sekretua gordetzeko. Denek gorde zuten. 
Ez zuten horretaz hitz egin, ezta beraien artean ere. 

Bakoitza bere kasa gelditu zen gertatuko zenaren 
zain. Auzia ikaragarria zen, zuzena eta xinplea. Ez 
zegoen nahasketa posiblerik. Inork ezin zion 
Clauderi aholkurik eman eta inork ezin zuen salatu. 
Ordu bete beranduago, ibiltokian aharrausika zebilen 
hamasei urteko gazte kondenatu bati hurbildu zi- 
tzaion eta irakurtzen ikas zezan aholkatu zion. 
Momentu horretan, Faillete presoa hurreratu zitzaion 
Clauderi, eta praketan zer demontre ezkutatzen zuen 
galdetu zion. Claudek zera esan zuen: 

-Gaur arratsaldean M.D. hiltzeko aizkora bat duk. -Eta 
erantsi zuen: -Ikusi egiten duk, ala? 

-Pixka bat -esan zuen Faillettek. 



Egunaren gainerakoa ohi bezala joan zen. 
Arratsaldeko zazpietan presoak itxi egin zituzten, 
talde bakoitza zegokion tailerreko atalean, eta zain- 
tzaileak lan geletatik irten ziren, antza denez ohikoa 
zen moduan zuzendariaren itzuliaren ostera arte ez 
itzultzeko. 

Halatan, Claude Gueux, besteak bezala, zegokion tai- 
lerrean itxi zuten lankideekin batera. 

Orduan tailer honetan ikuskizun aparta gertatu zen, 
maiestatez bezainbeste izuz jantziriko ikuskizuna, 
inolako kontakizunak konta ezin lezakeena. 

Geroago egin den ikerketa judizialak agerian utzi 
duenez, laurogeita hamabi lapur zeuden han, Claude 
barne. 

Zaintzaileek bakarrik utzi zituztenean, Claude eserle- 
kuaren gainean tente ipini zen eta areto osoari esate- 
ko zerbait zuela jakinarazi zion. Isiltasuna egin zen. 
Orduan Claudek ahotsa ozendu eta esan zuen: 



-Denok dakizue Albin anaia nuela. Ez diat nahikoa 
hemen jaten ematen didatenarekin. Irabazten duda- 
narekin ogia baino erosiko ez banu ere, ez lukek nahi- 
koa. Albinek bere anoa nirekin partekatzen zian; 
hasieran jaten eman zidalako maitatu nian, gero mai- 
tatu egin ninduelako. Zuzendariak, M.D.k, banandu 
egin gaitik. Gu elkarrekin egoteak ez zioan kalterik 
egiten; baina min eginez gozatzen duen gizon gaiztoa 
duk. Albin eskatu zioat. Ikusi duzue, ez dik nahi izan. 
Albin itzul diezadan azaroaren 4a arte utzi zioat. 
Zigor ziegan sartu naik hori esateagatik. Nik, bien 
bitartean, epaitu egin diat eta hiltzera kondenatu 
diat. Azaroaren 4an gaudek. Bi ordu barru itzulia egi- 
tera etorriko duk. Hil egingo dudala diotsuet. Baduzue 
esateko ezer? 

Denak isilik geratu ziren. 

Claudek jarraitu egin zuen. Dirudienez, berezkoa 
zuen hitz jario ederraz aritu zen. Bortxakeria erabili- 
ko zuela bazekiela esan zuen, baina ez zuela uste oker 
zegoenik. Entzuten zioten laurogeita bat lapurren 
kontzientzia lekuko gisa harm zuen. Ataka gaiztoan 
zegoela. Justizia norberak egin behar izatea, noizbe- 



hinka halabeharrez aurkitzen garen kale itsua zela. 
Benetan, ezin zuela zuzendariaren bizitza hartu berea 
eman gabe, baina egoki irizten ziola bizitza gauza 
zuzen baten aide emateari. Luze eta sakon hausnartu 
zuela, eta horretan bakarrik, bi hilabetetik hona. Bere 
iritziz ez zuela jokatzen amorruak eraginda, baina 
horrela balitz esan ziezaiotela erregutzen zuen. Bere 
arrazoiak onestasunez agerrarazten zituela entzuten 
ari ziren gizon zintzoen aurrean. Halatan M.D. hilko 
zuela baina norbaitek eragozpenik izanez gero entzu- 
teko prest zegoela. 

Allots bakar bat altxatu zen eta esan zuen zuzendaria 
hil aurretik, Claudek azkeneko ahalegin bat egin 
behar zuela zuzendariarekin hitz egin eta iritziz alda- 
razteko. 

-Zuzena duk -esan zuen Claudek-, eta egin egingo 
diat. 

Zortziak jo zuten erloju handian. Zuzendariak bede- 
ratzietan etorri behar zuen. 



Helegite epaitegi bitxi honek nolabait emandako 
epaia berretsi zuenean, Claudek lasaitasun osoa 
berreskuratu zuen. Arropatan eta oihaletan zeukan 
guztia, presoaren hondakin urria, mahai baten gaine- 
an ipini zuen eta, Albinen ondoren gehien maite 
zituen kideei deituz, dena eman zien. Artazi txikiak 
baino ez zituen gorde. 

Gero, denei musu eman zien. Batzuek negar egiten 
zuten; horiei irribarre egiten zien. 

Azken ordu horretan izan zen unerik, hainbesteko 
lasaitasunez eta baita alaitasunez ere hitz egin zuenik, 
non kide batzuek, barnean, geroago azaldu zuten 
bezala, agian erabakian atzera egingo zuela pentsatu 
baitzuten. Benin, tailerra argitzen zuen kandela eska- 
setako bat sudurreko putzez itzaliz jolasean ere ihar- 
dun zuen, bere berezko duintasuna behar baino 
gehiagotan okertzen zuten hezkuntza-ohitura txarrak 
baitzituen. Ezinezkoa zen kalekume honi noizbehin- 
ka Pariseko putzuen usaina jariatzea galaraztea. 



Zurbil zegoen preso gazte bat ikusi zuen, begiak 
mugitu barik begiratzen ziona, eta dardaraz zegoena, 
ziur aski ikusiko zuenaren zain. 

-Aupa gazte, eutsiok gogor! -esan zion Claudek goxo- 
Unetxo bateko kontua besterik ez duk izango. 

Bere ondasun txiroa banatu ostean, agur oro egin 
ostean, esku guztiak itxi ostean, tailerreko txoko ilu- 
netan han-hemenka ari ziren hizketa urduri guztiak 
etenarazi eta lanari berrekiteko agindu zuen. Denok 
isilik obeditu zioten. 

Hau guztia gertatzen zen aretoa laukizuzen tankera- 
koa zen, bi aide handietan leihoek zulatuta eta bi 
muturretan elkarri begiratzen zioten bi ate zituen 
paralelogramo luzea. Lantokiak leihoen ondoan aide 
banatan lerrokatuta zeuden, jarlekuek angelu zuzene- 
an norma ukituz, eta lantokien bi lerroen artean libre 
gelditzen zen tarteak ate batetik bestera zuzen zihoan 
bide luze bat osatzen zuen, areto osoa aldez aide 
zeharkatuz. Zuzendariak bide luze aski estu hau 
zeharkatu behar zuen ikusketa egiterakoan; hegoalde- 
ko atetik sartu eta iparraldeko atetik irten behar 



zuen, langileak ezker-eskuinean begiratu eta gero. 
Ibilbidea nahikoa bizkor eta gelditu gabe egin ohi 
zuen. 

Claude bere jarlekuan kokatu eta lanari berrekin 
zion, Jacques Clementek otoitzari ekin bide zion 
bezala. 4 

Denak zain zeuden. Unea iristear zegoen. Bat-batean 
kanpai hotsa entzun zuten. Claudek esan zuen: 
"Laurden gutxi duk". Orduan altxatu, seriotasunez 
aretoaren zati bat zeharkatu eta ezkerreko lehen lan- 
tokiaren bazter batean kokatu zen, sarrerako atearen 
ondo-ondoan. Aurpegia bare-bare eta onbera zuen. 
Bederatziak jo zuten. Atea ireki egin zen. Zuzendaria 
sartu zen. 

Une horretan, tailerrean kanposantuko isiltasuna 
hedatu zen. 

Zuzendaria ohi bezala bakarrik zegoen. 



(4) Jacques Clement fraide domingotar frantziarra zen, ligaren zale eta katoliko 
amorratua. Henri III Frantziako erregea hil zuen I589an. [I.O.]. 



Sartu zen, bere tankera alai, gogobete eta gogorraz. 
Ez zuen atearen ezker aldean zutik, eskumako eskua 
praketan, ezkutatuta zegoen Claude ikusi, eta bizkor 
pasatu zen lehen lantokien aurretik, burua gora eta 
behera astinduz, hitzak haginkatuz, eta han-hemenka 
begirada funsgabea zuzenduz, inguratzen zuten begi 
guztiak ideia ikaragarri batean tinkotuta zeudela kon- 
turatu gabe. 

Bat-batean deblauki itzuli zen, atzetik oin hotsa en- 
tzuteaz harrituta. 

Claude zen, lehentxeagotik isilean jarraitzen ziona. 

-Zer egiten duk hor? -esan zuen zuzendariak- 
Zergatik ez hago heure lantokian? 

Han gizona ez delako gizon, txakurra baino, hika egi- 
ten zaio. 

Claudek errespetuz erantzun zion: 
-Hitz egin nahi dizut, zuzendari jauna. 



-Zertaz? 



-Albini buruz. 

-Berriro? -esan zuen zuzendariak. 
-Beti! -esan zuen Claudek. 

-Alafede, oraindik hori! -berrekin zion zuzendariak 
oinez segituz- Beraz ez duk nahikoa izan hogeita lau 
orduko zigor ziegarekin? 

Claudek, bere ondorean beti, erantzun zion: 

-Zuzendari jauna, itzul iezadazu nire kidea. 

-Ezinezkoa! 

-Zuzendari jauna -esan zuen Claudek deabrua bera 
samurtuko zukeen ahotsaz-, erregutu egiten dizut, jar 
ezazu berriro Albin nirekin, ikusiko duzu zein ondo 
egingo dudan lan. Zu libre zaudela, berdin zaizu, ez 
dakizu zer den lagun bat; baina nik espetxeko lau 
hormak baino ez dauzkat. Zu joan eta etorri egin ahal 



zara; nik ez daukat Albin baino. Itzul iezadazu. 
Albinek jaten ematen zidan, badakizu. Ez zaizu kos- 
tatuko bai esatearen ahalegina baizik. Zer ardura dizu 
areto berean Claude Gueux izeneko gizon bat eta 
Albin izeneko beste bat egoteak? Ez baita hori baino 
zailagoa. Zuzendari jauna, nire D. jaun ona, benetan 
erregutzen dizut, jaungoikoaren izenean! 

Akaso Claudek inoiz ez zion esan hainbeste kartzela- 
ri bad. Ahalegin honen ondoren, neka-neka eginda, 
zain gelditu zen. Zuzendariak ezinegon keinuaz 
erantzun zion: 

-Ezinezkoa. Esana duk. Hara, ez iezadak berriz hitz 
egin honetaz. Asperrarazi egiten nauk. 

Eta presatua balitz bezala, urratsa bizkortu zuen. 
Claudek ere bai. Horrela hizketan, irteerako atearen 
ondora helduak ziren biak; laurogei lapurrek begira 
eta entzuten ziharduten, arnasestuka. 

Claudek amultsuki ukitu zuen zuzendariaren besoa. 



-Baina gutxienez jakin dezadan zergatik naizen hil- 
tzera kondenatua. Esaidazu zergatik urrundu duzun 
nigandik. 

-Esan dizut -erantzun zuen zuzendariak-. Horre- 
xegatik. 

Eta, Clauderi bizkarra emanez, eskua irteerako ateko 
morroilorantz luzatu zuen. 

Zuzendariaren erantzunaren aurrean, Claudek urrats 
bat egin zuen atzerantz. Han ziren laurogei estatuek 
praketatik eskumako eskua aizkorarekin ateratzen 
ikusi zuten. Eskua altxatu eta, zuzendariak oihu egi- 
teko astia izan barik, hiru aizkorakadek -gauza izuga- 
rria, hirurak zauri berean egindakoek- buru-hezurra 
ireki zioten. Atzerantz erortzen ari zen unean, lauga- 
rren kolpe batek aurpegia zauritu zion; gero, abiadan 
den amorrua motzean gelditzen ez denez, Claude 
Gueuxek alferrekoa zen bosgarren kolpe batez esku- 
mako izterra arraildu zion. Zuzendaria hilda zegoen. 
Orduan Claudek aizkora bota eta oihu egin zuen: 
"Orain bestea!". Bestea, berori zen. Arropa artetik 



bere 'emaztearen' artaziak ateratzen ikusi zuten eta, 
inork geldiaraztea pentsatu gabe, bularrean sartzen 
hasi zen. Artazien ahoa motza zen, bere bularra sako- 
na. Luzaroan eta hogei aldiz baino gehiagotan miatu 
zuen, "Bihotz madarikatua, ez ahal zaitut aurkituko!" 
oihuka. Eta azkenean odoletan blai gainbeheran erori 
zen, konortea galduta, hildakoaren gainean. 

Zein zen zeinen biktima? 

Claude bere onera etorri zenean, ohe batean zegoen, 
bendaz eta hesgailuz inguratuta, ondo artatuta. 
Ohantzean karitateko lekaimeak zituen, gehi bere 
iharduna egiten ari zen instrukzio epailea. Honek 
arreta handiz galdetu zion: "No la sentitzen zara?' 

Odol asko galdu zuen, baina superstizio hunkigarriz 
bere burua jotzeko erabili zituen artaziek txarto egin 
zuten beren eginbeharra, kolpeetako bat ere ez bai- 
tzitzaion arriskutsua izan. Beretzat M.D.ri eman ziz- 
kion kolpeak baino ez ziren hilgarriak. 



Galdeketak hasi ziren. Clairvaux-ko tailerretako 
zuzendaria berak hil ote zuen galdetu zioten. "Bai", 
erantzun zuen. Zergatia galdetu zioten. "Horrexe- 
gattk", erantzun zuen. 

Halere, halako momentu batean zauriak zoldu egin 
ziren, ia heriotzara eraman zuen kalentura gaizto 
batek harm zuen. 

Azaroa, abendua, urtarrila eta otsaila artaketa eta 
prestaketatan joan ziren; sendagileak eta epaileak 
Clauden inguruan saiatzen ziren; batzuek zauriak 
sendatzen zizkioten, besteek urkamendia eraikitzen 
zioten. 

Labur dezagun. 1832.ean, erabat sendatuta, Troyeseko 
azisetako gortearen 5 aurrean agertu zen. Hiriak jende- 
tzan eman zezakeen guztia hantxe zegoen. 



(5) Frantziako Justizia sisteman, azisetako epaiketak lege-hauste handientzat izaten 
dira ( krimen mailakoak). [I.O.]. 



Claudek jarrera ona gorde zuen epaimahaiaren aurre- 
an. Bizarra txukun egin zuen; burua biluzik, 
Clairvaux-ko presoen soineko hitsa zeraman, bi gris 
antzerakotan banatuta. 

Erregearen prokuradoreak auzoko baioneta guztiekin 
gainbete zuen aretoa, "Auzi honetan lekuko gisa ager- 
tu behar zuten gaiztagin guztiei eutsi ahal izateko", 
esan zion entzutegiari. 

Eztabaidei ekiteko unean, zailtasun bitxi bat sortu 
zen. Azaroaren 4an lekuko izan zirenetatik batek ere 
ez zuen Clauden aurka deklaratu nahi. Lehendaka- 
riak bere boterea erabiliz mehatxatu zituen. 
Alferrekoa izan zen. Claudek orduan deklara zezaten 
eskatu zien. Mingain guztiak askatu egin ziren. Ikusi 
zutena esan zuten. 

Claudek arreta handiz entzuten zien guztiei. Baten 
batek, ahaztuta edo Claudekiko atxikimenduz, auzi- 
petuaren aurka egon zitezkeen gertakizunak aipatzen 
ez bazituen, Claudek zuzendu egiten zituen. 



Lekukotasunez lekukotasun, aipatu berri ditugun 
gertakizunen nondik norakoa epaimahaiaren aurrean 
lerrokatu zen. 

Une batean, bertan ziren emakumeak negarrez hasi 
ziren. Uxerrak Albin kondenatuari deitu zion. Dekla- 
ratzeko txanda zuen. Kili-kolo sartu zen, negar zotin- 
ka ari zen. Jendarmeek ezin izan zioten galarazi 
Clauden besoetan eror zedin. Claudek eutsi egin zion 
eta irribarrez erregearen prokuradoreari esan zion: 
"Hona hemen bere ogia gose direnekin banantzen 
duen gaiztagin bat". Gero Albinen eskua musukatu 
zuen. 

Lekuko guztien zerrenda amaitu eta gero, erregearen 
prokuradore jauna jaiki eta honela mintzatu zen: 
"Epaile jaunak, gizartea oinarritik bertatik erauziko 
litzateke mendeku publikoak honako hau bezalako 
errudun handiak harrapatuko ez balitu, eta abar". 

Hitzaldi gogoangarri honen ondoren, Clauden abo- 
katuak hitz egin zuen. Aldeko eta aurkako mintzal- 
diek epaiketa kriminala deritzon hipodromo gisako 
horretan egin ohi diren itzuliak egin zituzten. 



Claudek dena esan gabe zegoela iritzi zion. Orduan 
zutitu egin zen. Mintzatu zen erak entzutegian zego- 
en pertsona adimentsu oro mira eginda utzi zituen. 
Badirudi langile xehe honek gehiago zeukala hizlaria- 
rena hiltzailearena baino. Zutik hitz egin zuen, ahots 
sakon eta ondo neurtuaz, begirada argi, zintzo eta 
erabakiorraz, ia beti berdina baina eraginez betea zen 
keinuaz. Gauzak ziren horretan esan zituen, sinpleki, 
seriotasunez, laztu gabe eta bigundu gabe. Dena 
onartu zuen, 296. artikuluari aurrez aurre begiratu 6 , 
eta burua beronen pean jarri zuen. Izan ziren hitz 
jario bikaineko uneak, jendetza inarrosarazi, eta esan- 
dakoa entzuleen artean belarriz belarri errepikarazi 
zutenak. Claudek une hauek eragindako zurrumu- 
rrua profitatzen zuen hatsa berreskuratzeko, entzule- 
ei begirada harroa zuzenduz. Une batzuetan, irakur- 
tzen ez zekien gizon hau goxoa zen, hezia, jantzia, 
pertsona ikasi baten parekoa. Gero, unean uneka ere, 
apala, neurtua, arretaduna, eztabaidaren atal narda- 
garrietan urratsez urrats ibilki, epaileekiko ongina- 
hiez. Benin bakarrik harrapatu zuen haserreak. 



(6) Zigor kodeko 296. artikuluak asasinatzetzat hartzen ditu aitzinetik gogoetatu- 
tako hilketak, eta Erregeak barkamena galarazi ohi zuen halakoetan. [I.Q], 



Erregearen prokuradoreak, osotasunean aipatu 
dugun mintzaldian, esan berri zuen Claude Gueuxek 
zuzendariarengandik inolako ekintza edo bortxarik 
jaso gabe hil zuela, probokaziorik gabe, ondorioz. 

-Zer! -oihukatu zuen Claudek- Ez nauela probokatu!? 
Ah! Bai, benetan, zuzena da, ulertzen dizut. Esan 
nahi da: mozkor batek ukabilkada bat ematen dit, hil 
egiten dut, probokatu egin nau, beraz, barkatu egiten 
nauzue eta galeretara bidali. Baina mozkortuta ez 
zegoen gizon batek, arrazoi osoaren jabe izanik, lau 
urtez bihotza zanpatzen dit, lau urtez umiliatu egiten 
nau, egunero, ordu oro, minutu oro, orratz batekin 
ustekabeko lekuan ziztatzen nau! Banuen emakume 
bat zeinaren aide ostu egin dudan, eta emakume 
horrekin torturatzen nau. Banuen haur bat zeinaren 
aide ostu dudan, eta haur horrekin torturatzen nau. 
Ez dut ogi nahikorik, lagun batek eman egiten dit, 
eta ogia eta laguna kentzen dizkit. Laguna eskatzen 
diot; zigor ziegan sartzen nau. Nik salatari horri zuka 
esaten diot, berak hika esaten dit. Sofritu egiten 
dudala esaten diot, asperrarazi egiten dudala berak. 
Orduan, zer nahi duzu egitea? Hil egiten dut. Ondo 



da, munstro bat naiz. Gizon hori hil egin dut, ez nau 
probokatu, beraz, burua mozten didazue. Egizue. 

Mugimendu liluragarria, gure ustez, tupustean, pro- 
bokazio materialean oinarritzen den zirkunstantzia 
aringarrien eskala gaizki proportzionatuaren gainetik, 
legeak ahantzita daukan probokazio moralaren teoria 
oso bat azalerazi duena. 

Eztabaidak itxita, lehendakariak laburketa inpartzial 
eta argigarria egin zuen. Honakoa ondorioztatu 
zuten. Bizitza zatarra; zinez, munstro bat; Claude 
Gueux prostituta batekin ohaidetzan bizitzen hasi 
zen; gero ostu egin zuen; gero hil egin zuen. Hori 
guztia egia zen. 

Epaimahaikideak hausnarketa gelara igortzeko 
unean, lehendakariak auzipetuari auziari buruz esate- 
ko ezer ba ote zuen galdetu zion. 

-Ezer gutxi -esan zuen Claudek-. Hona hemen, 
baina. Lapurra eta hiltzailea naiz: lapurtu egin dut eta 
hil egin dut. Baina zergatik lapurtu dut? Zergatik hil 



dut? Bi galdera hauek besteen ondoan ezar itzazue, 
epaimahaikide jaunok. 

Ordu laurdeneko hausnarketaren ondoren, epaima- 
haikide jaunak zeritzoten hamabi xanpaindarren 7 
adierazpenean oinarrituz, Claude Gueux heriotzara 
zigortu zuten. 

Egia da eztabaidak hasi bezain laster haietako batzuk 
ohartu zirela auzipetua Gueux deitzen zela 8 , eta 
horrek sakonki inpresionatu zituela. 

Epaia Clauderi irakurri zioten eta honek honakoa 
besterik ez zuen esan: "Ondo dago. Baina zergatik 
lapurtu dugizon honek? Zergatik hildugizon honek?". 
Hona hemen erantzunik jaso ez duten bi galdera. 

Espetxera itzulita, ia alaiki afaldu eta esan zuen: 
"Hogeita hamasei urte beteta!". 



(7) Xanpaina (Champagne-Ardenne) Frantziako eskualdea da. [I.O.]. 

(8) Gueux eskale arlote edo zirtzil bezala euskaratu daiteke. [I.O.]. 



Ez zuen helegiterik egin nahi izan. Artatu zuen lekai- 
meetako batek negar malkotan erregutu zion. 
Beregatik, helegitea egin zuen. Azken unera arte eutsi 
ziola dirudi, helegite agiria espetxeko idazkaritzako 
erregistroan sinatu zuenean hiru egunetako legezko 
epea minutu batzuez gaindituta baitzegoen. 
Emakume gaixoak esker onez bost libera eman ziz- 
kion. Dirua harm eta eskerrak eman zizkion. 

Helegitea aztertzen ari ziren bitartean, Troyeseko pre- 
soek, bere aldeko ahaleginetan, ihesaldi eskaintzak 
egin zizkioten. Uko egin zien. Presoek, hurrenez 
hurren, iltze bat, burdinazko hari zati bat eta pertz 
baten heldulekua bota zizkioten argizulotik ziegara. 
Hiru gauzetako bakoitza nahikoa zatekeen Claude 
zen gizon argitsuak kateak lima zitzan. Heldulekua, 
burdinazko haria eta iltzea zaintzaileari eman zizkion. 
1832.eko ekainaren 8an, gertakizunetik zazpi hilabe- 
te eta lau egunetara, ordaintzeko tenorea heldu zen, 
pede claudd\ dakusagun legez. Egun horretan, goize- 



(9) Pede daudo: oin errenez . Horaziok zigorra izendatzeko erabiltzen du. (Odak, 
III, 2). Halere, Claudo izenarekin jolasten duela pentsa daiteke. [I.O.]. 



ko zazpietan, epaitegiko idazkaria Clauden leotzean 
sartu, eta bizi izateko ordu bete baino ez zuela jakina- 
razi zion. Helegitea ukatu egin zuten. 

-Tira -esan zuen Claudek hotz-hotzean-, bart ondo 
egin dut lo, datorren gauean are hobeto egingo duda- 
la jakin gabe. 

Badirudi gizon sendoen hitzek halako handitasuna 
hartzen dutela beti heriotza hurbiltzean. 

Apaiza heldu zen, gero borreroa. Apala izan zen apai- 
zarekin, goxoa bestearekin. Ez zuen ukatu ez bere 
arima ez bere gorputza. 

Adimena erabat argi gorde zuen. Ilea mozten zioten 
bitartean, ziegako txoko batetik, norbaitek une 
horretan Troyes mehatxatzen zuen koleraz hitz egin 
zuen. 

-Niri dagokidanez -esan zuen Claudek irribarre bate- 
kin-, ez naiz koleraren beldur. 



Bestalde, apaizari arreta osoz entzuten zion, anitz 
aitortuz eta erlijioan ikasteko aukerarik eduki ez iza- 
naz atsekabetuz. 

Berorrek eskatuta, bere burua kolpatzeko erabili 
zituen artaziak eman zizkioten. Aho bat falta zitzaien, 
bularrean apurtu baitzitzaion. Kartzelariari artaziok 
Albini eraman ziezazkion eskatu zion. Jaraunspen 
horri, egunean jan behar zukeen ogi anoa eranstea 
eskatu zuen. 

Eskuak lotu zizkiotenei, lekaimeak eman zizkion bost 
liberak -une horretan geratzen zitzaion gauza baka- 
rra- eskumako eskuan jartzeko eskatu zien. 

Zortziak laurden gutxitan espetxetik irten zen, segi- 
zio ilun guztiarekin. Oinez zihoan, zurbil, begirada 
apaizaren gurutzeari zuzenduta, baina tinko ibilki. 

Egun hori merkatu eguna zelako hautatu zuten exe- 
kuziorako, ibilbidean ahalik eta jende gehiena egon 
zedin. Izan ere, antza denez ba omen baitago orain- 
dik Frantzian herrixka erdi basatirik, gizarteak gizona 
hiltzen duenean harro agertzen denik. 



Urkamendira seriotasunez igo zen, begirada 
Jesukristoren urkabean tinkatuta. Apaizari musu 
eman nahi izan zion, gero borreroari, batari eskerrak 
emanez, besteari barkamena eskainiz. Borreroak goxo 
gibelarazi zuen, kontakizun batek dioenez. 
Tramankulu nardagarriari lotzen zuten unean, apai- 
zari keinu egin zion eskumako eskuan zeukan bost 
liberako txanpona har zezan, eta esan zion: 
"Behartsuentzat". Zortziak une horretantxe jo zute- 
nez, dorreko erlojuaren soinuak ahotsa estali zion, eta 
aitorleak ez ziola entzuten esan zion. Claudek bi kan- 
pai-hotsen arteko tartea arte itxaron eta goxo errepi- 
katu zuen: "Behartsuentzat". 

Zortzigarren kanpaikada jotzeke zegoen buru argitsu 
eta noble hau erorita zegoela. 

Exekuzio publikoen eragin goresgarria! Egun horre- 
tan bertan, tramankulua oraindik zutik eta garbitu 
gabe erdian zegoela, merkatuko jendea jazarri egin 
zen tarifa-auzi baten ondorioz, eta zergako langile bat 
sarraskitu zuten. Nolako herri goxoa sortzen duten 
halako legeek! 



Claude Gueuxen istorioa xeheki kontatzeari beha- 
rrezkoa iritzi diogu. Izan ere, gure ustetan, istorio 
honetako paragrafo orok atalburu funtzioa bete leza- 
kete hemeretzigarren mende honetan herriaren auzi 
garrantzitsua dena konponduko litzatekeen liburuan. 
Bizitza garrantzitsu honetan bi aldi nagusi daude: 
gainbehera baino lehen, gainbehera eta gero. Bi 
aldien artean, bi galdera: hezkuntzaren galdera, zigo- 
rraren galdera eta, bi galdera horien artean, gizartea 
osotasunean. 

Gizon hau, zinez, ondo jaioa zen, ondo antolatua, 
ondo dohaindua. Zer izan du faltan, beraz? Hausnar 
ezazue. 

Proportzioaren arazo sakona dugu aurrean eta eran- 
tzunak, oraindik aurkitzeke dagoenak, oreka uniber- 
tsala emango du ondoriotzat: Gizarteak beti naturak 
bezainbeste egin dezala gizabanakoaren aide. 

Begira iezaiozue Claude Gueuxi. Adimen onekoa, 
bihotz onekoa, zalantza barik. Baina patuak hain 
txarto egindako gizartean jarri du, ezen azkenean 



lapurretan egin baitu. Gizarteak hain txarto egindako 
espetxean sartu du, non azkenean hil egin baitu. 

Nor da benetan erruduna? Bera da? Geu gara? 

Galdera zorrotzak, galdera lazgarriak, une honetan 
guztion adimena eskatzen dutenak; garen honetan 
jantziaren muturretik tiraka ditugunak; egunen bate- 
an bidea erabat itxiko digutenak aurrez aurre begira- 
tzera eta zer nahi duten jakitera behartzeko. 

Lerro hauek idazten dituena agian laster saiatuko da 
nola ulertzen dituen esaten. 

Halako gertakizunen aurrean, halako galderek nola 
akuilatzen gaituzten gogoetatzen dugunean, gober- 
nuan daudenek zer pentsatzen duten bururatzen 
zaigu, horretan pentsatzen ez ote duten. 

Ganbarak, urte oro, auzi larriekin lanez gainezka 
daude. Zalantzarik gabe, hagitz garrantzitsua da 
alferlanak hustu eta aurrekontua garbitzea; garran- 
tzitsua da legeak egitea, ezagutzen ez dudan eta eza- 
gutu nahi ez dudan Lobauko Jaun kondearen ate 



aurrean, soldaduz mozorrotuta, patriotikoki guardia 
egitera joan nadin, edota Marigny kantoian, nire ofi- 
zial bihurtu duten auzoko dendariaren nahikeriaren 
arabera lerro erakuskeriatan ibiltzera behartu naza- 
ten. 

Garrantzitsua da, diputatu edo ministrook, herri 
honetako gauza eta ideia guztiak eztabaida antzuetan 
akitzea eta tirabiraka erabiltzea. Funtsezkoa da, adibi- 
dez, hemeretzigarren mendeko artea erruztatuen aul- 
kian ipintzea eta, zer esaten den ere jakin barik, 
erantzun nahi ez duen eta ondo egiten duen auzipe- 
tu handi eta zorrotz hau oihuka batean galdekatzea 10 . 
Bide egokia da, gobernatzaile eta legegile jaunok, 
errebaletako eskola maisuen sorbaldak altxarazten 
dituzten hitzaldi klasikoetan denbora ematea. 
Baliagarria da intzestua, adulterioa, haur-hilketa, 
parrizidioa eta pozoitzea drama modernoak asmatu 
dituela adieraztea, honela, Fedra, Jokasta, Edipo, 
Medea edo Rodogune ezagutzen ez direla erakutsiz; 
ezinbestekoa da nazio honetako hizlari politikoek, 



(10) Frantziako Diputatuen Ganbarako garaiko eztabaidagaia izan zen, Dumasen 
Antzezlana zela eta. [I.O.]. 



hiru egun luzetan zehar, aurrekontua dela eta, 
Corneilleren edo Racineren aide 11 , ez dakigu noren 
aurka, ezpatak tente borrokan ihardutea, eta abagune 
literario hau profitatzea batak besteari frantseserako 
akats handiak eztarrian barruraino hondoratzeko. 

Hori guztia garrantzitsua da; baina gure ustez horiek 
baino gauza garrantzitsuagoak egon litezke akaso. 

Zer esango luke Ganbarak, oposizioak ministerioari 
edo ministerioak oposizioari erasotuz sortzen diren 
liskar funtsik gabeko horien erdian, bat-batean, 
Ganbarako eserlekuetan edo tribuna publikoan, ber- 
din dio, norbait altxatu eta hitz serio hauek esango 
balitu: 

"Isil zaitez, Mauguin jauna, isil zaitez, Thiers jauna! 12 
Auziaren mamian zaudela uste duzu, eta ez zaude 
egon. Hona hemen auzia zein den: justiziak, duela 
urtebete eskas, Pamierren gizon bat xehatu du aiztoz; 



(11) Idazle ezagun-ezagunak dira frantsesez idatziriko literaturan. [I.Q], 

(12) Garai horretako politikariak biak, ezkerrekoa bata eta eskuindarra bestea. 
P.O.]. 



Dijonen emakume bati burua erauzi dio; Parisen, 
Saint-Jacques barreran 13 , exekuzio publikoak egiten 
ditu. Horixe da auzia. Ardura zaitez horretaz. 
Guardia Nazionalaren botoiek zuriak edo horiak izan 
behar ote duten, eta ziurtasuna segurtamena baino 
gauza ederragoa ote den inguruan liskarrean aritzen 
zarete 14 . 

»Zentroko jaunok, muturretako jaunok, herriaren 
gehiengoa sofritzen ari da! 'Errepublika' deitzen dio- 
zuela edo 'Monarkia' deitzen diozuela, herriak sofri- 
tu egiten du. Hori horrela da. 

»Herria goseak dago, herria hotzak dago. Miseriak 
krimenera eta biziora bultzatzen du, sexuaren arabe- 
ra. Herriaz erruki zaitezte, bortxazko lanek 15 semeak 



( I 3) Parisen, eta beste hiri batzuetan, Barriere izenez deitzen zaie hiriko sarrerei, 
harresiz inguratuta zeudenean bertan ateak zeudelako. [I.O.]. 

(14) Hauek ere benetako eztabaidagaiak izan ziren Frantziako Ganbaran 1831 
urtean. [I.O.]. 

(15) Galeren zigorra kendu ostean, Frantzian bagne-a (euskaraz ahoskatuz, baine 
edo ba e ) zeritzotena sortu zuten zigor handienak betetzeko. Bortxazko lana 
burutzeko tokia zen, baina baita gehiago ere, bizi-baldintzak gogor-gogorrak baitzi- 
ren, heriotzak ugariak, ... Hasieran bagne-ak metropolian bertan bazeuden ere, gero 
kolonietara eraman zituzten (Papillon liburuak eta filmak ospetsu egin dute 
Guyanakoa) eta halatan bortxazko lanari erbestearen zigorra erantsi zitzaion). 
6agne-ak bazeukan gainera kutsu iraingarri nabarmena, kriminal handienen zigor- 
lekua zen neurrian. [I.O.]. 



eta putetxeek alabak kentzen baitizkiote. Galeraratu 
gehiegi duzue, prostituta gehiegi duzue. Zer erakus- 
ten dute bi zauri hauek? 

»Gizarteak bizioa duela odolean. Gaixoaren ohantze- 
an kontsultan zaudete; ardura zaitezte gaixotasunaz. 

»Gaixotasuna txarto sendatzen duzue. Hobeto azter 
ezazue. Egiten dituzuen legeak, egiten dituzuenean, 
aringarriak eta txaplatak baino ez dira. Zuen kodee- 
tako erdiak ohikeria dira, beste erdia enpirismoa. 
Burdina goriz markatzea, zauria gangrenatzen zuen 
kauterizazioa zen; kondena itsua, krimena bizitza 
osorako kriminalari josten eta iltzatzen ziona! Biak 
lagun, kide, banaezin bihurtzen zituena! Bagne-z} 6 
sendabide zentzugabea da, ateratzen duen odol gaiz- 
to ia guztia, are txarragoa bihurtu ostean, suntsitu 
egiten duena. Heriotza zigorra anputazio basatia da. 



(16) Ikus l5.oharra.[I.O.]. 



»Burdina goriz markatzea, bortxazko lanak, heriotza 
zigorra, soka beraren hiru atal dira! Burdina goriz 
markatzea ezabatu egin duzue 17 , logikoak bazarete, 
gainerakoa ken ezazue. Burdina goria, oin-burdinak 
eta gillotinaren aiztoa, silogismo beraren hiru zatiak 
ziren. Burdina goria kendu duzue, oin-burdinak eta 
gillotinaren aiztoak ez dute zentzurik. Farinace 18 izu- 
garria zen, baina ez zen absurdua. 

»Desegin iezadazue krimen eta zigorren eskala herren 
zahar hori, eta berregin ezazue. Berregin ezazue zeuen 
zigorketa, berregin itzazue zeuen kodeak, berregin 
itzazue zeuen espetxeak, berregin itzazue zeuen epai- 
leak. Jar itzazue legeak usadioen mailan. 

»Jaunok, Frantzian urtero buru gehiegi mozten da. 
Ekonomia lanak egiten ari zaretenez, egin itzazue 
horretan. Eliminazio sasoian zaudetenez, elimina eza- 
zue borreroa. Laurogei borreroen soldataz seiehun 
maisu ordainduko dituzue. 



(17) I832an galarazi zuten. [I.Q]. 

( I 8) Frantziako magistratu baten izena. [I.Q]. 



»Pentsa ezazue herriaren gehiengoan. Eskolak hau- 
rrentzat, lantegiak gizonentzat. Badakizue Frantzia 
dela Europan irakurtzen dakiten herritarren gutxien- 
goa duena? Zer! Suitzak irakurtzen daki, Belgikak ira- 
kurtzen daki, Danimarkak irakurtzen daki, Greziak 
irakurtzen daki, Irlandak irakurtzen daki, eta 
Frantziak ez daki irakurtzen? Lotsagarria da. 

»Joan zaitezte bagne-etzm 19 . Deitu zeuen ingurura 
presoen multzoa. Giza legeak kondenaturiko horiek 
guztiak banan-banan azter itzazue. Kalkula ezazue 
soslai guztien makurdura, uki itzazue buru-hezur 
guztiak 20 . Gainbeheran eroritako gizonetako bakoi- 
tzak piztia mota baten irudia du bere baitan; badiru- 
di horietako bakoitza piztia mota hau edo bestearen 
eta gizakiaren arteko lotura puntuan kokatzen dela. 
Hona hemen otso orein-jalea, hona hemen katua, 



(19) Ikus l5.oharra. [I.O.]. 

(20) XIX. mendean, antropologia kriminalaren sorrerarekin, buru-hezurraren rtxu- 
raren arabera edo beste ezaugarri fisiko batzuen arabera kriminalak nabarmendu 
eta bereizi ahal zirela defendatzen zuten teoriak garatu ziren. Cesare Lombroso-k, 
antropologia kriminalaren aitak, bere £/ Uomo Delincuente liburuan, tipologia krimi- 
nal oso bat garatzen du ezaugarri fisikoetan oinarrituz (kriminal bat seinalatzen 
duen ezaugarri fisiko nagusietako bat okzipital erdian -buru-hezurraren atzeko eta 
beheko aldean- azaltzen den zuloa zela ziurtatu zuen goian aipatutako liburuan). 
P.O.]. 



hona hemen tximinoa, hona hemen saia, hona 
hemen hiena. Baina, txarto egindako buru hauetan, 
lehen hutsa naturarena da zalantzarik gabe, bigarrena 
hezkuntzarena. Naturak gaizki zirriborratu du, hez- 
kuntzak txarto txukundu du zirriborroa. Bidera itza- 
zue zeuen ardurak aide horretarantz. Heziketa egokia 
herriarentzat. Gara itzazue ahalik eta hoberen zori- 
txarreko buru horiek, barruan duten adimena handi- 
tu ahal izan dadin. Nazioek beren instituzioen arabe- 
ra buru-hezurra ondo edo gaizki egina dute. Erromak 
eta Greziak bekokia zuzen zeukaten. Herriaren aur- 
pegiaren angelua ahal duzuen guztia zabal ezazue. 

»Frantziak irakurtzen dakienean, ez ezazue norabide- 
rik gabe utzi gararazi duzuen adimen hau. Berriro 
anabasa litzateke. Ezjakintasuna ezagutza txarra 
baino hobea da. Ez. Gogora ezazue badagoela liburu 
bat Mathieu Kidea baino filosofikoagoa, Konstituzio- 
nala baino herrikoiagoa, 1830ko hitzarmena baino 
betierekoagoa. Liburu saindua da. Eta hemen, azal- 
pen-hitz bat. Egiten duzuena egiten duzuela, popu- 
luaren, jendetzaren, gehiengoaren patua txiro samarra 
izango da, zoritxarrekoa eta goibela. Berari egokituko 
zaio lan gogorra, berari egokituko zaizkio altxatu 



beharreko zamak, tiratu beharreko zamak, bultzatu 
beharreko zamak. Azter ezazue balantza honetan: 
atsegin guztiak aberatsaren aldean, miseria guztiak 
behartsuaren aldean. Bi zatiak ez ote dira desberdi- 
nak? Balantzak ez ote du halabeharrez aide baterantz 
egin behar, eta Estatuak berarekin? Eta orain behar- 
tsuaren puskan erantsi ezazue etorkizun zerutiar 
baten ziurtasuna, erants ezazue betirako zorionaren 
irrika, erants ezazue paradisua, kontrapisu ederra! 
Oreka berrezarri duzue. Behartsuaren puska aberatsa- 
ren puskaren parekoa da. Jesusek bazekien hori, 
Voltairek baino askoz gehiago zekien. 

»Emaiozue lan egiten eta sofritzen duen herriari, 
emaiozue mundu hau txarra duen herriari, beretzat 
eginda dagoen mundu hobe bat. Lasai geratuko da, 
pazientzia edukiko du. Pazientzia itxaropenaz eraiki- 
ta dago. 

»Erein itzazue, beraz, herriak Ebanjelioz. Biblia bat 
etxola bakoitzeko. Liburu bakoitzak eta lur sail 
bakoitzak, bien artean, langile zuzen bat ekoitz deza- 
tela. 



"Herriko gizonaren burua, horra zer dagoen auzitan. 
Buru hau hazi baliagarriz beteta dago. Ondo uma 
dadin eta ondo hel dadin, erabil ezazue argitsuena eta 
bertutean orekatuena. Lapurretan hil duen hau hobe- 
to bideratua izan balitz, herriaren zerbitzari onena 
zatekeen. Herriko sama honen burua landu ezazue, 
labakitu ezazue, urezta ezazue, ernalarazi ezazue; argi 
ezazue, moralizatu ezazue, erabil ezazue; ez duzue 
mozteko premiarik edukiko". 



atarami e formato txikian 



LANA: 

El silencio del infierno 
EG I LEA: 

Fernando Alonso 

URTEA: 

2003 



LANA: 

Gosea lagun, laguna 
EG I LEA: 

Segapoto kolektiboa 

URTEA: 

2004 



LANA: 

Lunaren Goiztiri 
EG I LEA: 

Juan Luis Mugertza 

URTEA: 

2005 



LANA: 

Claude Gueux 
EG I LEA: 
Victor Hugo 
ITZULTZAILEA: 
Zorion Zamakola 
URTEA: 
2007 



"Begira iezaiozue 
Claude Gueuxi. Adimen 
onekoa, bihotz onekoa, 
zalantza barik. 
Baina patuak hain txarto 
egindako gizartean jarri du, 
ezen azkenean lapurretan egin 
baitu. Gizarteak hain txarto 
egindako espetxean sartu du, 
non azkenean hil egin baitu. 



Nor da benetan erruduna? 
Bera da? Geu gara?" Hona 
hemen Victor Hugok liburu 
honetan luzatzen dizkigun 
galderak. Bere garaiko sistema 
sozial, judizial eta penalaren 
kritika zorrotz eta argi 
honetan galdera horien 
erantzuna emango digu modu 
sotil bezain tinko batean. 




200 1 .ean atxilotu zuten. Ipuin ugari idatzi eta argi- 
taratu ditu. Gaur egun Clairvaux-eko espetxean 
daukate preso, Claude Gueux-ek behinola zapal- 
dutako korridore berberetan, haren oin-hotsaren 
oihartzunari erantzunez.